Pasa den asteburuan Espainiako Zailtasun Kopako lehen proba ospatu zen Indorwall Getafen. Udako atsedena bukatuta, 2023ko Espainiako Zailtasun Kopako hiru probetako lehenengoa ospatu zen, 200 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta euskal ordezkari ugarirekin.

Euskal Selekzioaren emaitzak diskretuak izan ziren podiumetan sartzeko orduan, baina parte-hartze zabala izan zen igandeko finaletan, larunbateko jardunaldiaren ostean. Gure artean onena Elur Arteaga izan zen, 18 urtez azpikoetan podiumeko hirugarren tiradera igotzea lortu zuena, sailkapenarekiko bere prestazioak asko hobetu ondoren. Aipagarriak dira, halaber, emakumezkoen Absolutuan Ainhize Belarrek eta Haizea Osesek lortutako bosgarren eta seigarren postuak, hurrenez hurren. Belarrek sailkapen bikaina osatu zuen, hirugarren onena izan zen atarikoan, baina finalean 2 puntura geratu zen.

Getafeko lehen hitzordu honetako onenak Maria Benach Emakumezkoen Absolutuan eta Javi Cano Gizonezkoen Absolutuetan izan ziren. Espainiako Zailtasun Kopako bigarren proba Indoorwall Torrejonen izango da, Irailaren 30ean eta Urriaren 1ean.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad