
Deustuk, emakumezkoen kategorian, eta Zierbenak, gizonezkoen kategorian, batelen Euskadiko txapelketa seniorra lortu zuten. Sestaoko uretan jokatu zen. Bilbotarrek 2.000 metroko ibilbidea amaitu zuten, lau luzetan banatuta, 10,05ean. Eta ‘galipoek’ 8,40ko erregistroa markatu zuten.