
Clara Azurmendi podiumeko bigarren tokira igo da, Bea Corralesekin batera, Canadian International Challengeko binakako lehian. Den eman dute azken garaipena lortzeko, baina partida oso lehiatuan 21-15, 15-21 eta 14-21 galdu dute Annie eta Kerry Xu iparamerikarren aurka.
Denboraldi honetako bigarren zilarra da Clara Azurmendirentzat, Peru International Challengean lortutakoaren ondoren. Final horretatik erretiratu behar izan zuen eskuin orkatila bihurrituta zuelako.