Emakumezkoen waterpoloko Euskal Selekzioak brontzea lortu zuen EU Nations 2022 nazioarteko txapelketan, LENek antolatuta, Brnon (Txekiar Errepublika). Euskal taldeak bi garaipen lortu zituen taldeen fasean Galesen eta selekzio anfitrioiaren aurrean, eta Ingalaterra Red-en aurka galdu zuen. Finalaurrekoan, Euskal Selekzioak Hungaria galdu zuen. Selekzio honek irabazi zuen txapelketa. Azkenean, neskek 11-10 irabazi zioten Ingalaterra Whiteri, eta hirugarren postua lortu zuten.

Emakumezkoen EU Nations 2022 txapelketa honek kontinente osoko zortzi selekzio bildu ditu hiru egunez Za Lužánkami igerilekuan: Gales, Austria, Ingalaterra Red, Hungaria, Txekiar Errepublika, Ingalaterra White, Irlanda eta Euskal Selekzioa.

Imanol Maizak eta Gorka Sánchezek, entrenatzaileek, oso balorazio positiboa egin zuten txapelketaren amaieran, neskek egindako lana, partida guztietan borroka egin eta jarrera bikaina izan baitute.

Bestalde, gizonezkoen Euskal Selekzioak bi aste barru jokatuko du txapelketa honetan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad