
Virginia Diaz arraunariak bosgarren postua eskuratu du europako Txapelketan. Virginia Diazek adierazi du Europako txapelketa honetan lortutako emaitzari balioa eman behar zaiola; izan ere, bederatzi hilabete besterik ez dira ontziz aldatu eta scullean arraun egiten hasi denetik. Izan ere, iazko ziklo olinpikoa lemazainik gabeko bikoan egin zuen. Virginiak esan du finalerdiak hegoak eman zizkiola domina posible batean pentsatzeko, eta lortu ez izanak ez duela asetuta uzten, baina oso pozik dagoela lortutakoarekin. Emaitzak irailaren 18tik 25era Racicen (Txekiar Errepublika) jokatuko den Munduko Txapelketari begira hobetzen jarraitzeko motibatzen du.
Jorge Pinedaren PR3 Mixed Coxed Four ontziak ezin izan du finalerako txartela eman zion sailkapen saioan lortutako posisioa hobetu eta bosgarren postuan amaitu du Munichen jokatzen diren Europako txapelketetako A mailako finala. Hala ere, lan asko dago egiteko elkarrekin denbora gutxi daraman lauko ontzi batean. Jorge Pinedak Munichera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari esan dio pozik dagoela Alemaniako hirian egindakoarekin, hobekuntzak nabariak baitira.
Ontzi paralinpikoek ia ez dute aukerarik izan Munduko kopetan parte hartzeko, ezta Tokioko Jokoetatik lehiatzeko ere, eta hori da oztopoetako bat, Basque Teameko kirolariaren arabera.