Asteburu honetan Sestaoko La Benedicta kiroldegian (larunbata, 18:00etan) 2023ko Bizkaiko Boxeo Txapelketak jokatuko dira. Hamazortzi klubetako 108 kirolarik parte hartzen dute, junior, gazte eta elite (gizonezkoak eta emakumezkoak) kategorietan. Astebete geroago izango dira finalak.
