Bidaideak Bilbao BSR, gurpil-aulkiko saskibaloia, Alemaniako Wetzlar herrian jokatzen ari da, apirilaren 30etik maiatzaren 2ra bitartean, Champions Cup 2021 txapelketa bakarra, aurten klubetan jokatuko dena. Gurpil-aulkiko Nazioarteko Saskibaloi Federazioak, Covid-19 pandemiak eragindako egoera korapilatsua zela eta, ekitaldi bakarra antolatzea erabaki zuen, Champions 20txapelketan podiumera igo ziren hiru taldeak eta Europako lehen mailako beste bost talde biltzeko.

Bilboko klubak lehiaketa honen 2020ko final-laurdenetarako sailkatzea lortu zuen, eta aspaldiko ezagun bati egin beharko dio aurre, bai estatuko lehiaketan, bai kontinentalean: Albaceteko AMIABari. Partida ostiral honetan izango da, 17:30etik aurrera. Zorte on Bidaideak txapelketan!

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad