
Iragan asteburuan egin ziren Espainiako Boxeo Gazte eta Juniorren Txapelketako finalak Santoñako Kantabrian. Bizkaiko bi boxeolarik lortu zuten urrezko domina: Getxoko Ander Beltrán (-49 kilo) eta GaldaKO klubeko Oier Ibarretxe (-64 kilo). Gainera, Elías Chackourrek (-60 kilo) brontzezko domina lortu zuen.
Espainiako Txapelketa honen ondoren, Espainiako Federazioak Ander Beltrán, Oier Ibarretxe eta Iker Dehesa (gaur egungo Euskadiko txapelduna eta Sestaoko MT Boxing klubekoa) deitu ditu BOXAM nazioarteko lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa azaroaren 22tik 28ra izango da, Crevillenten (Alacant).