
Irati Idiakezek, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta Basque Team Fundazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, bere arrastoa utzi du berriro Hafjell mendialdean. Gipuzkoarra bigarrenez igo da podiumeko bigarren tiraderara Norvegiako Lillehammer hirian jokatzen ari den Elurrezko Kiroletarako Munduko Txapelketan.
Munduko txapelketako dominez gain, Iratik hiru metal pilatu ditu denboraldi honetan Munduko Kopan: zilarra Landgraafen (Holanda) eta Pyhän (Finlandia), eta urrea Hochfügenen (Austria).