
Euskadiko trainerilla txapelketa pasa den asteburuan jokatu zen Getarian. Bermeo gizonezkoen senior mailako txapelduna izan zen, nagusitasun handiz. Zilarrezko domina Oriorentzat izan zen, 13 segundora, eta brontzezkoa Hondarribiarentzat, 14 segundora.
Gizonezko jubeniletan, Ondarroa izan zen garaile, Zierbena 7 segundora eta Itsasoko Ama Santurtzikoa 11 segundora.
Traineru denboraldia gertu dago eta datorren ekainaren 4an Bizkaiko eta Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da.