Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan laster garatuko ditugun online prestakuntza batzuk ezagutzera eman nahi ditugu. Prestakuntza bakoitzean bi talde jarriko ditugu, errazago parte hartu ahal izateko.
Prestakuntzako edukiak berariaz diseinatu dira kirolaren eta berdintasunaren esparruan identifikatutako lan-ildo nagusiei erantzuna emateko.
Kirolaren esparruan hizkuntza era ez-sexistan erabiltzeko komunikazioa. 2 ordu. Taldeak: 2 ordu. Taldeak:
2020ko azaroaren 23a, 10:30etik 12:30era
2020ko abenduaren 3a, 18:30etik 20:30era
Kirol federatuaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan sentsibilizatzea. 2 ordu. Taldeak:
2020ko abenduaren 10a, 18:30etik 20:30era
2020ko abenduaren 15a, 10:30etik 12:30era
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planak egitea euskal kirol-federazioetan. 2 ordu. Taldeak:
2020ko urtarrilaren 11, 10:30etik 12:30era
2020ko urtarrilaren 14a, 18:30etik 20:30era
Online prestakuntza zuzenean izango da, zoom plataformaren bidez. Lehenengo taldea osatzeko interesa dutenek (azaroaren 23a) posta elektronikoz jakinarazi beharko dute etortzekoak diren, azaroaren 19a baino lehen, eta prestakuntzara sartzeko esteka bidaliko zaie. Eta bigarren taldea osatzeko interesa dutenek (abenduaren 3a) posta elektronikoz jakinarazi beharko dute etortzekoak diren, azaroaren 30a baino lehen.
Gainerako taldeen datak hurbildu ahala, izena emateko epea jakinaraziko dizuegu.