
Asteartean, abuztuaren 24an, hasiko diren Tokioko Joko Paraolinpikoetan bederatzi euskal kirolari lehiatuko dira. Agurtzane Eguiluz, Asier García eta David Mouriz (gurpil-aulkiko saskibaloia), Íñigo Llopis eta Nahia Zudaire (igeriketa), Higinio Rivera (piraguismoa), Jorge Pineda (arrauna), Iker Sastre (mahai-tenisa) eta Rakel Mateo (triatloia) dira. Euskal Kirol Federazioen Batasunetik zorte ona opa dizuegu.