Basque Team Fundazioko Patronatuak 2022. urteko goi-mailako kirolarientzako bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, hilabeteko epean itxiko da. Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta jaitsi daitezke www.basqueteam.eus/becas webgunean.

Beka hauen helburu nagusia Fundazioaren eginkizunari dagokion goi-mailako euskal kirola sustatzea da. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei.

Basque Team 2022 bekek laguntza ekonomikoak eta laguntza-zerbitzuak aurreikusten dituzte (zerbitzu biomedikoak, kirol-prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak, kirol-psikologia, kirol-karrera eta akademikoa uztartzeko laguntza, kirol-ibilbidea amaitzean laneratzen laguntzea, irudi- eta komunikazio-zerbitzuak…). Beharrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek ere eska ditzakete Basque Teameko laguntzak, eta, lehen aldiz, goi-mailako epaileek.

Beka hauek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, joko garbiari, dopinaren aurkako eta berdintasunaren aldeko borrokei eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita 2022. urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne.

Beka emateko kontuan hartuko dira nazioarteko kirol-lehiaketetan (Europako eta Munduko txapelketak eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoak) 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean lortutako emaitzak, kategoria absolutuan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad