Euskal Selekzioa kirol diziplina batean agertu da berriro. Irailaren 23an eta 24an izango da, tenis inklusiboko internazional batekin. Euskal Selekzioak eta Frantzia, Belgika, Irlanda eta Galesko selekzioek hartuko dute parte.
Basque Country International Cup hau Irungo Sonia Etxezarreta mahai-teniseko teknifikazio zentroan egingo da. Euskadiko Federazioak antolatzen du, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren laguntzarekin.
