
Joan den asteburuan emakumezkoen Euskal Koparen txanda izan zen Lointek Gernika taldearen garaipenarekin, eta igande honetan, 12:30ean, Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutako gizonezkoen partida jokatuko da. Baskonia eta Bilbao Basket aurrez aurre, harmailetan ikuslegoarekin, Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian, Liga hasi baino astebete lehenago.