
Datorren igandean, Zarautzen, emakumezkoen Euskal Herriko Kopako finala jokatuko dute Athleticek eta Alavesek. Bilbotarrek 4-0 irabazi zioten Eibarri Faduran, eta arabarrek 4-3 irabazi zioten Realari Beasainen. Eibarrek eta Realak hirugarren eta laugarren postuan jokatuko dute larunbatean Oñatin.