
Athleticek irabazi du Euskal Herria Koparen XIII. edizioa. Partida polit batean 4-2 gainditu zuen Reala, aurreko txapelduna. Athleticentzat bederatzigarren garaikurra Azkonaren (2) eta Mariana eta Aranaren golekin lortu zuen. Gipuzkoarren tantoak Eizagirrek eta Jensenek egin zituzten.