
Realak 4-0 gainditu zuen Alaves Euskal Herriko Kopako finalerdian. Laguardian jokatu zen partida maldan behera jarri zitzaion talde txuri-urdinari lehen 45 minutuetatik, lau gol alde zituela. Orain, talde txuri-urdinak titulua eskuratzeko borrokatuko du datorren irailaren 3an Athleticen aurka. Athleticek 5-1 jipoitu zuen Osasuna egun batzuk lehenago.