Joan den Larunbatean, Limonen (Italia), Munduko Mendi Lasterketen Kopako hamalaugarren eta azken proba jokatu da, Limone Extreme SkyRace. 27 kilometroko ibilbidea eta 2.600 metroko desnibel positiboa egin behar ziren. Euskal Mendizale Federazioaren espedizioa 12 korrikalarik osatzen zuten eta Italiako lasterketako posturik onena hamaikagarren amaitu duen Mayi Mujikak lortu du. Gizonezkoetan, Ander Iñarra izan da aipagarriena hamabigarren postuarekin.

World Series honetako 14 hitzordu zorrotzen ondoren, parte-hartzaile bakoitzeko 4 onenak puntuagarriak izanik, EMFk Top 5ean gizonezko eta emakumezko korrikalari bana barne hartzen du.. Ander Iñarrak, Limonen lortutako 18 puntuei eta Livigno, Hochkönig eta Gorbeian egindako lan handiei esker 212 puntu lortu ditu, eta laugarren postua Jordi Alisekin partekatu du. Beraz, Iñarra podiumetik gertu geratu da Christian Mathys suitzarra onena izan den txapelketan. Azpimarragarria da ere Asier Larruzeak lortutako zazpigarren postua 186 punturekin.

Emakumezkoetan ere Mayi Mujika podiumetik oso gertu geratu da. Euskal Mendizale Federazioak hautatutakoak 7 probatan hartu du parte zirkuitu zorrotz honetan. Hitzordu puntuagarriak Livigno, Gorbeia, Madeira eta Skyrace des Matheysins izan dira, 256 puntu eta bosgarren postua lortuz. Beste euskal federatu batek, Oihana Azkorbeitiak, hirugarren bukatu du. Emakumezkoetan onena Denisa Dragomir errumaniarra izan da, parte hartu duen 5 lasterketetan gailendu baita. Lide Urrestarazuren merezimenduzko postua ere nabarmendu behar da, 134 punturekin hamahirugarren postuan bukatuz.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad