Alvaro Romerok, Basque Team Fundazioak eta Neguko Kirolen Euskal Federazioak etorkizuneko hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan aukerak dituzten kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, Europako Kopan bere lehen podiuma sinatu du, Reiteralmen (Austria) korritutako lasterketan bigarren bukatu ostean. Rider gipuzkoarra denboraldi bikaina egiten ari da.

Urte honetako urtarrilean bere lehen garaipena lortu zuen FIS lasterketa batean, hura ere Reiteralmen, eta hilabete honetan, Idre Fäjllen maila absolutuko Munduko Txapelketan debutatzeko aukeratuetako bat izan da. Finalean Michael Perlek eraman du metal preziatuena, Alvaro Romerok bigarren postuan bukatu du, Matteo Menconi italiarra hirugarren izan da eta Guillaume Herpin frantziarra laugarren.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad