Alvaro Romerok, Basque Team Fundazioak eta Neguko Kirolen Euskal Federazioak etorkizuneko hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan aukerak dituzten kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, garaipena erdietsi du Reiteralmen (Austria), lasterketa hasieratik bukaerara kontrolatuz. Garaipen honek Alvaro Romeroren ibilbide oparoa areagotu du.

Lucas Eguibarren ondorengoa izateko dohainak dituen donostiarrak Isolako (Frantzia) junior mailako lasterketa irabazi zuen 2019an eta hirugarren izan zen 2020ko edizioan. Gainera, 2020an Suitzan jokatu ziren Gazteriaren Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad