Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeen esku-pilotako txapelketaren hirugarren edizioa antolatu du. Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak Bizkaia Txapelketaren edizio berria aurkeztu zuen txapelketan jokatuko duten pilotariekin batera. Hamabi pilotarik bikoteka jokatuko dute hiruko bi taldetan, eta talde bakoitzeko irabazleak aurrez aurre izango dira finalean, eta bigarrenek hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte.

A taldeko bikoteak honako hauek dira: Amaia Alday – Oihana Orbegozo, Miren Larrarte – Gentzane Alday eta Leire Garai- Maite Ruiz de Larramendi. Beste aldetik, B taldea osatzen duten bikoteak honako hauek dira: Iera Agirre- Arrate Bergara, Olatz Arrizabalaga- Naroa Agirre eta Ainhoa Ruiz de Infante- Olatz Ruiz de Larramendi.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad