
IX. Amurrio Trail Lasterketa, Amurrio Trail Taldeak eta Euskal Mendizale Federazioak antolatua, EMF Koparen zirkuituko hirugarren proba puntuagarria izan zen. Arabako ibilbide luzeko proban (31 kilometro eta 1.860 metroko desnibel positiboa) ia ehun korrikalarik hartu zuten parte, eta 125 korrikalarik parte hartu zuten 15 kilometroko eta 600 metroko desnibel positiboko bertsio murriztuan.
EMF Kopari begira, azkarrenak Asier Larruzea (Azpigorri Mendi Kluba) izan ziren, gizonezkoen absolutuan, eta Ainara Urrutia (Aiaramendi Korrikalariak) emakumezkoen absolutuan.