
Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak martxan jarritako bikaintasun-proiektuko kidea etzandako modalitatean nagusitu da, ikusmen urritasuna duten pertsonentzako aire karabinan, hamar metrokoan. Agerrek taldeka ere irabazi du, Sonia Rivero eta Miguel Rodriguezekin batera, eta Munduko errekorra ere hautsi dute, 1.814,3 puntu eginda.