
Igande honetan, martxoaren 20an, goizeko jardunaldian, Euskadiko Taekwondo Federazioak Euskadiko Txapelketa antolatuko du Bilboko Bizkaia pilotalekuan, 21 urtez azpikoen kategorian, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Berrogeita hamar kirolari baino gehiagok hartuko dute parte txapelketa honetan. Euskal selekzioan leku bat bilatuko dute, maiatzean nazionaletan parte hartzeko. Andaluziako Almeria hirian egingo dira aurten.