
Gaur hasiko dira Tokioko Joko Olinpikoak. Euskal Kirol Federazioek guztira 21 kirolari ordezkatzen dituzte. Txirrindularitza, atletismoa, futbola, eskubaloia, piraguismoa, arraunketa, badmintona, golfa, tenisa eta belar-hockeya dira euskal kirolak Olinpiadetan. Euskal Kirol Federazioen Batasunak zorte handia opa die gure kirolariei.