“Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile” titulua lortzeko ikastaroa egin nahi dutenek izena eman dezakete ([email protected]) uztailaren 2a baino lehen, ikastaroa uztailaren 8tik irailaren 14ra bitartean egingo baita online formatuan.

Formakuntzak 80 euroko prezioa izango du, baina antolakuntzak diruz lagunduko du ikastaroa euskaraz egin eta gaindituz gero.