Eskubaloiko emakumezkoen eta gizonezkoen Euskal Selekzioak konpromiso bikoitza du Eskoziaren aurrean. Lehenengoa urriaren 21ean izango da, Berangoko kiroldegian (Bizkaia). 17:30ean mutilek jokatuko dute eta 19:00etan neskek, Basque Country International Women’s Cup-en. Egun bat geroago, urriaren 22an, larunbatean, partidak Gasteizen izango dira (Lakua kiroldegian). Neskak Eskoziaren aurrean neurtuko dira 15:30ean eta mutilak 17:00etan.
