Eskalada maite dutenentzako asteburu honetako hitzordua Plasencian zegoen, oraingo honetan Bloke modalitatean. Espainiako Bloke Kopa birprogramatuta zegoen eta aurreikusitako hiru hitzorduetatik lehenengoa Extremadurako lurretan hasi da, Plasenciako Cereza Wall Aretoko rokodromoan hain zuzen ere. Bigarrena azaroaren 20an izango da Salamancan eta hirugarrena eta azkena Lugon azaroaren 27an.
9 eskalatzailek osatu dute EMF-aren ordezkaritza: Mikel Linacisoro, Eneko Carretero, Andoni Esparta, Joanes Esparta, Irati Zabala, Irantzu Porres, Haizea Osés, Iune Lahidalga eta Hodei Galinañes. Emakumezkoetan, 21 partehartzaileetatik, lehen txandako 8 onenek bakarrik jokatu zuten final handia eta bertan EMFk bi aurkezle sartu zituen, Haizea Osés eta Irati Zabala. Irantzu Porres final hori ukitzen geratu zen. Top 8an podiumetik gertu geratu zen Oses, baina bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Zabalak ere ezin izan zuen zortzigarren postua gainditu.
Gizonezkoetan Euskal Mendizale Federazioaren ordezkaritza hirukoitza izan zen final handian. Eneko Carreterok lehen txanda bikaina egin zuen hirugarren postua lortuz, laugarren postuan Andoni Esparta sailkatu zen eta Mikel Linacisorok zortzi finalisten zerrenda itxi zuen. Joanes Esparta eta Hodei Galiñanes ohorezko postuetatik kanpo geratu ziren. Finalean Carreterok bere parte-hartzea hobetu zuen eta podiumera igo zen.
