EMF 2023 lineako Euskal Herriko Kopak 8 proba izango ditu, Skyrhune lasterketarekin amaituko da eta 4.000€ banatuko ditu saritan.

Datorren urterako berritasun nagusia ULTRA modalitateko Kopako lehiaketa antolatzea dela jakin ondoren, orain EMF 2023 lineako Euskal Herriko Koparen egutegia ezagutzen dugu kategoria guztietarako eta Euskadiko txapelketen datak.

Kopako lehiaketak, bere kategoria absolutuan eta beteranoen azpikategorian, 8 proba izango ditu, eta azken proba Iparraldean izango da, Askaingo Skyrhune.

Hona hemen lehiaketaren datu aipagarrienetako batzuk: Titulua irabazteko kopako txapelketaren 5 emaitza onenak artuko dira kontuan. 7. Probarako emakumezkoen eta gizonezkoen 10 korrikalari onenek finalerako txartela izango dute. 4.000€-ko saria egongo da 10 gizonezko eta 10 emakumezko onenentzat. Kolazino Mendi Eguna eta Irati Trail, %20ko puntuazio gehiago izango dute. Kadete, jubenil eta junior mailetan egutegiak 5 proba izango ditu:

> 4 emaitza onenak hartuko dira kontuan.
> Lasterketa guztiek puntuazio bera izango dute.