Mendiko edozein jardueraren garapenean segurtasuna da EMF-FVMren zeregin eta kezka nagusietako bat. SeiBuru gida sinplea da, eta mendira igo aurretik kontuan hartu beharreko gakoak biltzen ditu. Joan den larunbatean Ubideko (Bizkaia) Bizkaiko Mendi Federazioaren Olalde aterpetxean egin den Mendiko Segurtasunari buruzko I. Jardunaldian gako horiek garatu dira eta tresna berriak gehitu dira, hala nola, DERSUk eskaintzen duena, ibilbideak modu seguruagoan antolatzeko aukera ematen duen aplikazioa.
Goizeko 9etan hasi zen jardunaldi horretan, Zigor Egia EMFko presidenteak eta Iñaki Garay Zuzendari Teknikoak jarduera aurkeztu zuten Ubideko frontoian. Olalde aterpetxean, EMFko Segurtasun Batzordeak 50 parte-hartzaile baino gehiagori (horietako gehienak beren mendiko klubetako arduradunak ziren) mendiko edozein jardueratan erabaki egokienak hartzeko tresnak eman zizkien. Halaber, istripuen edo gertakarien kasuan praktika eta protokolo garrantzitsuenak aurkeztu ziren.
