Galan Ostiral urriaren 29an, Ordiziako Herri Antzokian Euskal Mendizaletasunaren XXV. Gala ospatu da, Ordiziako Mendizaleak elkartearen 75. urteurreneko ekitaldien barruan. Euskal Mendizale Federazioak, Ordiziako Mendizaleak mendi elkartearekin elkarlanean, Euskal Mendizaletasunaren XXV. Gala antolatu du, Itsaso Muñoz gidari izan du eta “amets bat” txalapartak zabaldutakoa. Adur Ezenarro herri anfitrioiko alkateak ongietorria eman zien bertaratutakoei, eta Ordiziako Mendizaleak elkartearen eta EMFren beraren lana goraipatu zuen.

Galan umorerako, musikarako eta dantzarako lekua izan zen, eta azken hilabeteotako nabarmenenak aitortzea izan zen ekitaldiaren ardatz nagusia. Trofeoak banatzen hasi aurretik, EMFko presidenteak, Zigor Egiak, hitza hartu zuen eta “gure artean ez dauden mendizale guztientzako oroigarri berezia” izan nahi izan zuen. Horien artean, federazioko arduradun nagusiak aipamen berezia egin nahi izan zien “Antxon Burciori, segurtasun arloan erreferentea izan baita Euskal Herrian zein Estatu mailan, eta Loli López Goñiri, euskal emakume mendizaleen artean aitzindaria izan baitzen.”

Zuzendaritza Batzorde berriaren 6 hilabeteko lan honetan, Egiak Nafarroako Federazioarekin egindako akordioak nabarmendu nahi izan zituen, baita hautatutako gure kirolariek, hautatzaileek, epaileek eta zuzendariek gure ekitaldietan parte hartzen duten mendizaleei edo egunero gure mendi klubetan egiten duten lana ere bai. Horrela, Zigor Egiak garaikurren banaketari bide eman zion.

CATEGORÍA PREMIADO MOTIVOS 1945 – 2020 75. URTEURRENA: ORDIZIAKO MENDIZALEAK.

AIPAMEN BEREZIA, EGIN DUEN IBILBIDE PROFESIONAL BIKAINAGATIK: TETXUS BARANDIARAN URALDE.

MENDIKO LASTERKETAREN SARIA: IRENE SARRIONANDIA UNZUETA y ASIER IRAZABAL BASTERRETXEA. Mendiko Lasterketen aitzindariak jardunean: Irene aitzindari bat izan zen mendian korrika zebilena modalitate hau hemen ezagutzen ez zenean. Besteak beste, bakarra da Camille Extreme lasterketaren edizio guztietan parte hartzen. Asier bere curriculuma erronkaz, lasterketaz eta gailurrez beteta dauka. Nabarmendu nahi ditugu bozin mendiak, pirinioetako 3 handiak, “lau katedralen” 50. Urteurrena non Sheve Peña omendu zen hego Euskal Herriko lau katedralak batu bait zituen.

“ANDRES ESPINOSA” SARIA JARDUERA ALPINISTIKO ONENARI: ENEKO e IKER POU AZKARRAGA. Saria mendikate zuriko (Peru) mendiguneko (2020 eta 2021) azken jard

“ANGEL SOPEÑA” SARIA KIROL ESKALADAKO JARDUERA ONENARI: MIKEL LINACISORO MOLINA. Mikel, EMF eta FEDME selekzioko kidea, gure adierazlerik onena da 2021. denboraldi honetako eskaladan, orain arte Munduko Kopan lortutako posturik onenarekin eta hurrengo Joko Olinpikoetarako euskal

“ANDRES DE REGIL” SARIA MENDIKO ESKIKO JARDUERA ONENARI: IGOR ALZELAI ORMAZABAL. Bere dedikazio desinteresatuagatik eta EMFren eskiko hautatzaile gisa egiten ari den lanagatik

SARIA IBILBIDEARI: Club de Montaña GAZTEIZ Mendi Taldea. Gasteizko mendizaletasunaren 50. urteurrenean izandako ibilbide historikoagatik.

“EUSKAL MENDIZALETASUNAREN ADISKIDEAK” SARIA: IÑAKI GARCÍA URIBE. Mendizalea, idazlea, ikertzailea eta etnografoa, euskal mendizaletasunaren eta, bereziki, Gorbeiaren historiaren ezagutza zabaltzen egindako lan nekaezinagatik.

“LOLI LOPEZ GOÑI” SARIA EMAKUME MENDIZALEEI: SILVIA TRIGUEROS GARROTE. Tor des Géantsaren historiaren parte, munduko ultratrail gogorrena, emakume lehena eta bakarra, eta bigarren pertsona, hiru koroarekin alpetar megaultran, emakumezkoen errekorra ere eskuetan duela. Erreferentzia femeninoa ultretan, La Ronda dels Cims, Ultratrail del Mont Blanc, Ehunmilak, … lan eta esfortsu askorekin, baina ilusioa galdu gabe

SEGURTASUN-SARIA: ANTXON BURCIO MARTÍN. Euskal mendizaletasunaren alde eta mendiko segurtasunaren balioen transmisioaren alde egindako lan handiagatik.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad