Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde berriak aitortu dituzte gaur Gasteizen egin den “Soldata-berdintasunarekin konprometitutako enpresak” jardunaldian. Datorren otsailaren 22an ospatuko den Soldata Berdintasunaren Europako Egunaren testuinguruan antolatuta da gaurko topaketa. Aintzatetsitako erakundeen artean EKFB/UFDV dago.

Aitortza berri horiekin, 150 euskal enpresek lortu dute jada bereizgarri hori, eta horrela, balioa eman zaio euren erakundeetan berdintasuna bultzatzeko konpromisoari. “Erakunde kolaboratzailearen figurak aukera ematen die enpresei sektoreko beste enpresa batzuetatik bereizteko, berdintasuna bultzatzeko erreferente izateko, pertsonen kudeaketa hobetzeko eta zerbitzu hobe bat eman ahal izateko”, adierazi du Nerea Melgosa sailburuak.

Zigilu hori lortzeko, enpresek diagnostiko bat, berdintasunerako plan bat eta sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokolo bat aurkeztu behar dituzte, eta, horrez gain, berdintasunean egindako ibilbidea egiaztatu behar dute.

 

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad