Pasa den asteburuan, Pontevedran, Selekzio Autonomikoen Espainiako Ipar Martxa Txapelketa ospatu zen. Guztira 12 federazio egon dira ordezkatuta. Beste behin ere, agerian geratu da gure kirolariak estatuko onenetarikoak direla. Egindako ahaleginak emaitza garrantzitsuak eman ditu gure kirolarentzat. Emakumezkoen taldeak 2021ean lortutako Espainiako Txapeldun titulua berretsi du berriro. Taldeko kideak hauek izan dira: Izaskun Bengoa, Arantxa Pinedo, Greta Azurmendi, Miren Rojo, Estibaliz Martinez de Albeniz, Arantxa Astigarraga, Garbiñe Gastañares eta Miriam Díaz de Arcaya. Andaluzia geratu zen bigarren, eta Aragoi hirugarren, biak ere gure taldeatik oso urrun.

Gizonezkoen taldeak merezitako eta landutako laugarren postua lortu zuen. Santiago La Regla, Dani Arrilucea, Agustin Urretabizkaia, Fernando Pérez de Onraita, Javi Cuevas, Gorka Aulestia eta Oscar Sáez de Vicuñak osatu dute taldea. Zirkuituan dena eman arren, ez zen nahikoa izan. Lehen sailkatua Andaluzia izan zen, bigarrena Valentzia eta hirugarrena Madril.

Proba 3,2 kilometroko zirkuitu batean egin zen, eta horri 5 buelta eman behar zitzaizkion 16 km. osatu arte. Euskal Selekzioak ere aparteko errendimendua izan zuen Pirin Extremen, eta Oihana Orbebeitiak irabazi zuen (Bansko -Bulgaria-).

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad