Emakumezkoen Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatu zuen Mendizorrotzan eta 3-0 irabazi zuen (Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi eta Ane Mirenen golak). Euskal Selekzioa, 2.500 ikusleren aurrean, nagusi izan zen partidaren zati handi batean. Euskal Kirol Federazioen Batasunak lagunarteko partida hau babestu zuen. Ofizialtasuna eskatu zen berriro.
