Waterpoloko Euskal Selekzioak irabazi zuen Atenaseko (Grezia) Nazioarteko Habawaba Txapelketa, emakumezkoen haur mailan. Tradizio handiko txapelketa honetan Grezia, Bulgaria, Zipre edo Italiako 50 taldek parte hartu zuten.
Bere mailan, Euskal Selekzioak NC Chania (Grezia) garaitu zuen finalean. Euskal Selekzioak lehen fase ezin hobea egin zuen -4 partida irabazi zituen-, finalerdi oso gogorra gainditu zuen eta final zirraragarria irabazi zuen penaltietan, 8na berdindu ondoren.
