EMAKUMEZKOEN BRONTZEZKO DOMINA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Joan den asteburuan, uztailaren 13an eta 14an, Iberdrola Espainiako Arku Tradizional, Arku Biluzi eta Arku Longbow aire zabaleko Txapelketa ospatu zen Madrilen. Euskadiko Selekzioko emakumezkoen taldeak, Leire Torres Veigak, Lurdes Imaz Berrotaranek eta Marta Moreno Condek osatutakoak, brontzezko domina lortu zuen.

ZORIONAK NESKAK!!!