2023-2024 denboraldian zehar, arku-tiroko lehiaketetan emakumeen parte-hartzea txikiagoa izan dela egiaztatu da ( % 22,5 emakumeak, gizonak % 77,5). Hori dela eta, eta kirolean emakumeen presentzia sustatzeko helburuarekin, Euskadiko Arku Tiro Federazioak eta Gipuzkoako Arku Tiro Federazioak, Hondarribiko Azeri Klubaren laguntzarekin, “Emakumea eta Kirola – Arku Tiroa” izeneko 1. jardunaldia antolatu zuten, kategoria eta diziplina guztietan soilik emakumezkoek parte hartuz.
Ekitaldia urriaren 5eko goizean ospatu zen. Oso egun atsegina eta eguzkitsua izan zen, eta 27 arkulariek, kirola egiteaz gain, giro ezin hobea izan zuten.
Etorkizunean ekintza hau errepikatzea espero dugu, parte-hartzea sustatzeko eta gero eta emakume gehiagok kirola egin dezaten bultzatzeko.
