Euskal Kirola bat eginik euskararen alde. Euskal Kirol Federazioen Batasunaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailaren arteko lankidetza, kirolean euskara erabiltzea eta sustatzea xede duena, areago inartuko da orain “Elkar ekin euskaraz” kanpainarekin, horren helburu estrategikoetako bat kirol jardueretan eta kirol espazioetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea da, hau da, kirol komunitatea euskararen alde aktibatzea. Horretarako eta euskararekiko konpromezua publikoki adierazteko kanpaina partehartzaile bat jarri du abian EKFB-ek.

Eremu digitalean burutuko den kanpaina da ‘Elkar ekin euskaraz’, sare sozialak (@euskal.kirola Instagramen) eta webgunea (www.euskal.kirola.eus) izango ditu ardatz. Parte hartzeko bidea oso erraza da, argazki edo bideo bat egin behar da euskaraz esan ohi den esaldi bat idatzi edo esanaz, webgunetik kanpainako logoa deskargatu, ondoren argazki edo bideoari atxekitu eta sare sozialetara igo behar da @euskal.kirola izendatuaz eta #ekineuskaraz traola erabiliaz.

Kirolari ezagunak klubetara gerturatuko dira

Kanpainan euskal kirolari ezagun askok parte hartuko du, gainera hauetariko batzuk euskararekiko konpromezua adierazteaz gain kanpainan parte hartzen duten klubetara gerturatuko dira jokalari gazteei entrenamendu berezi bat eskaintzera.

Kanpainak amaiera berezia izango du, bertan parte hartu duten kirolariak eta erreferenteak bilduko ditu eta kanpainan batutako argazki eta bideo guztiekin mosaiko erraldoi bat osatuko da.

Kanpainako webgunea: www.euskalkirola.eus/eu/elkar-ekin-euskaraz
Instagram: @euskal.kirola

Duela egun batzuk “Kiroletik, bagoaz euskaraz” lemapean hartutako konpromosioa jakinarazi zen, bertan izan ziren Bingen Zupiria sailburua, UFDV-EKFBko ordezkariak eta Txirrindularitza, Surf, Errugbi, Gimnasia eta Pilotako euskal federazioetako ordezkariak. Ekitaldi eta hitzarmen horren helburua izan zen kiroletik euskara sustatzea. Dokumentu estrategiko honekin, kirol-jardueretan euskararen erabilera normalizatzea guztion ardura da dagoeneko: instituzio, kirol-federazio, -klub edo -elkarte, zuzendaritza, entrenatzaile, guraso edo jokalari izan. Tresnetako bat ‘Elkar ekin euskaraz’ izeneko ekimen berria izango da, eta kirol-sektoreko eragile guztien lankidetza behar du.

Eta eragile nagusietako bat denez, Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta kirol-federazioek ahalegina egiten dute helburu hori gauzatzeko.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad