Ziurtagiri elektronikoak funtsezko tresnak dira erakundearen kudeaketan eta, batzuetan, hainbat pertsonak partekatzen dituzte. Kontu handiz maneiatu eta bidali behar dira, balizko zaurgarritasunak saihesteko. Honegatik, Euskal Kirol Federazioen Batasunak informazio-kapsula berri bat argitaratu du hau osatzen duten erakundeei ziurtagiri elektronikoak modu seguruan bidali eta erabiltzen irakasteko. Honela, hurrengo gomendioak azaltzen ditu:

  • Soil-soilik bidali mezu elektroniko seguruen, enkriptatuen eta pasahitzarekin babestutakoen bidez, eta giaztatu hartzailea. Ondoren, ezabatu mezu elektronikoa.
  • Ez partekatu pasahitza kanal beretik (erabili horretarako, esaterako, telefonoa).
  • Enplegatuei eta bezeroei horien erabilerari buruzko prestakuntza eman eta kontzientzia harrarazi, instalatzeko moduari eta erabilerari buruzko jarraibide zehatz eta argiak emanez.
  • Baliozkotasun mugatuko epe bat ezarri, eta baita eguneratzeko eta ezeztatzeko mekanismo bat ere (galtzen edo lapurtzen den kasuetarako.
  • Erabileraren eta balizko jarduera susmagarrien jarraipena eta ikuskaritza egin.

*Babesteko jarraibidea: Oraingo eraso uholde honi aurre egiteko, ekipoen babesaz gain (ordenagailuak, telefonoak eta sareak), zalantza izanez gero, emandako jarraibideak eta estekak ez jarraitzea da bide bakarra. Hau da, edozein kudeaketa egiteko, jarri beti zuzenean harremanetan erakundearekin, haren telefonoa markatuta edo haren helbidera idatzita.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad