Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) eta Euskadiko Taekwondo Federazioak taekwondoko entrenatzaileen 1. eta 2. mailako tituluak lortu nahi dituztenentzako prestakuntza eskaintza berria aurkeztu dute.

1. mailako bloke komuna telematikoki garatuko da maiatzaren 13tik uztailaren 22ra bitartean eta 80 euroko prezioa izango du. Bloke espezifikoa, berriz, Faduran (Getxo) emango da uztailaren 6tik 12ra bitartean, 800 euroko prezioarekin. Izen-ematea maiatzaren 6ra arte egin ahal izango da.

2. mailari dagokionez, prestakuntza uztailaren 6tik 14ra Faduran emango den bloke espezifikoarekin hasiko da, 1.100 euroko prezioarekin; bloke komuna, berriz, modu telematikoan garatuko da irailaren 18tik urtarrilaren 20ra bitartean, 185 euroko prezioarekin. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek ekainaren 15era arte izango dute ikastaroa egiteko aukera.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad