14. INFORMAZIO-KAPSULA

Neska gazteek kirola ez uztea.

Jarrera proaktiboa izan nahi duzu, neska gazteek kirola egiteari utz ez diezaioten?

  1. Bildu gazteen artean kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko iraganean egin diren kanpainak, zeureak zein beste batzuenak. Adibidez, gogoratzen duzu “Segi Jokatzen!” kanpaina? Zabal ezazu berriro zure sare sozialetan edo ohiko komunikazio bideen bitartez.
  2. Identifikatu neska kirolari gazte bat edo batzuk, eta eskatu kirolarekiko motibazio mezu erraz bat grabatzeko. Editatu pixka bat, mezu erraz batekin edo erraz identifika daitekeen traol hitz batekin. Eta zabaldu sare sozialetan.
  3. Zure federazioak ohiko harremana badu euren programazioan eskola kirola jasota duten klubekin, adierazi badela udako hilabeteetarako jarduera bateratu egonkorren bat egiteko aukera (kanpaina, aisialdi eta jarduera fisikoko jarduerak, ate irekiak, etab.).

Asko dira neska gazteek jarduera fisikoa egiteari uzteko dituzten arrazoiak. Jarri zure hondar aletxoa!