13. INFORMAZIO-KAPSULA
Zure erakundeak jarri al du martxan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko jarduerarik, jarduera protokoloa onartu zenutenetik?
Kirol erakunde gehienek dagoeneko badituzte emakumeen eta adingabeen aurkako indarkeria edo abusuen salaketa kasuetan jarduteko prozedurak edo protokoloak, batez ere sexu indarkeriarekin lotutakoak. Hala ere, alerta egoeran jarraitzea komeni da, horrelakoak prebenitzeko.
- Galdetu zeure buruari ea erakundean satu berri direnek baduten protokoloaren berri. Ba al daukazue diseinatuta protokoloari eta berdintasun planari buruzko informazioa jasotzen duen harrera prozesu bat?
- Egin laginketa bat zure entitateko hainbat estamentutako pertsona batzuen artean. Galdetu ea badakiten protokolo bat dagoela, eta ea badakiten non kontsulta daitekeen edo indarkeria edo abusu kasu baten berri izanez gero zein izango litzatekeen eman beharreko legen pausoa.
- Galdeketarekin jarraituz, galdetu ea ezagutzen duten Konfidantza Pertsonaren edo Adingabeak Babesteko Ordezkariaren izena, eta ba ote dakiten haiekin harremanetan jartzeko modua zein den.
Check-list txiki honen ondoren jasotzen dituzun erantzunen arabera, helburuentzat hartu beharko zenuke zure erakundeak duen protokoloaren edo prozeduren zein salaketa edo kontsulta egiteko bideen ezagutza ziurtatzea.
