12. INFORMAZIO-KAPSULA

Zure erakundeak pertsonekin lotutako informazioa bildu behar duenean, datuak sexuaren arabera bereizteko moduan egiten du?

  1. Identifikatu zure erakundeak dituen datu baseak: lizentziak, proba edo lehiaketetako parte hartzaileak, teknikariak, boluntarioak…
  2. Berrikusi datu base horietan sexuaren aldagaia agertzen den, ondoren, sexuaren araberako azterketa bat egin ahal izateko.
  3. Horrelakorik ez duten datu baseetan, txertatu sexuaren aldagaia. Horri esker, zure entitatearen errealitarea hobeto ezagutu ahal izango duzu, bai eta gertatzen ari diren genero inpaktuak ere. Baloratu, halaber, zein neurritan izan daitekeen interesgarria informazio jakin bat aniztasunaren beste aldagai batzuekin osatzea, datu basearen helburuaren arabera: adina, jatorria, desgaitasuna…
  4. Zure erakundeak dirulaguntzak jasotzen ditu edo euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzen da. Horregatik, berdintasunari buruzko euskal legeak adierazten duen bezala, zure erakundea behartuta dago informazioa, azterketak edo estatistikak ematen, sexuaren aldagaia aintzat hartzera. Kontuan izan hori guztia zuen erakundean!

Emakume horien ikusgarritasunak hainbat formatu izan ditzake: elkarrizketa bat, haien ibilbideari edo gungo egoerari buruzko artikulu bat, argazki bat eta izenburu bat, haietako batzuen arteko elkarrizketa bat, sari edo aitorpen bat…

Gogoan izan kirolaren esparruan emakumeak ikusarazteak bi helburu izaten dituela: aitortza egitea eta erreferenteak sortzea.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad