17. INFORMAZIO KAPSULA

Euskara plana martxan jartzea.

Gomendioa: langile eta entrenatzaileentzat euskararen erabilera bermatzeko tresnak eskaintzea.

Zergatik: normalean federazioen partaide diren pertsonen hizkuntz egoera anitza izango da. Hizkuntza ikuspegitik normaltasunera iristeko ezagutza bermatu behar da eta hori lortzeko baliabideak jarri behar dira. Ezagutzan maila desberdintasunak egongo dira eta pertsona bakoitzari berarentzat egokia izan daitekeena eskaini behar zaio.

Nola:

  • Entrenatzaileen euskararen ezagutza maila jasoz.
  • Hizkuntza ikuspegitik izan behar duen portaerari buruzko formazioa emanez.
  • Euskarazko klaseak emanez.
  • Mintsasaioak antolatuz.
  • Bazkaltegiak martxan jarriz.
  • Euskara erabiltzeko babes eskainiz.
  • Euskara maila hobetzeko pilulak bidaliz.
  • Sentsibilizazio kanpainak eginez.

Praktika onak:

  • Entrenatzaileenn euskararen ezagutza jaso, ondoren entrenamenduetako planifikazioa egokia egiteko, adibidez, Altzarrate Kirol Elkarteak.
  • Federazioak eskainiko ditu klasean federazio barruko langileentzat, adibidez, Gimnastika Erritmikoko Federazioak.
  • Hilero pilula bat edo aholku bat ateratzea hilero ateratzen den berripaperean, adibidez, Realak.
  • Titulua ateratzeko formazioa euskaraz egitea animatu eta bultzatuz, adibidez, Euskal Pilota Federazioak euskaraz bakarrik eskaintzen du entrenatzaile formazioa.
  • Pizgarriak jasotzea ikastaroak euskaraz egiten dituztenak, adibidez, matrikula doan eskainiz.
  • Entrenamenduetako euskararen erabilera neurtzeko tresna bat eskainiz. Talde hauek lanketa hau egiten ari dira: Legutioko Dida Pilota Elkartean (pala eta pilota), Gasteizko La Blanca Atletismo Elkartean, Amurrioko Zaraobe Saskibaloi Elkartean, Gasteizko Judizmendiko Igeriketa Elkartean, Gasteizko Irubat Futbol Klubean, Oioneko Oionesa Futbol Klubean.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad