Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Santander Bankuak kolaborazio akordio bat sinatu dute erakundea osatzen duten federazioek finantza-abantailak izan ditzaten.
Xedatutakoaren arabera, 3 abantaila nagusi izango dituzte EKFBn federazioek; 0 komisio-kontua, ordainagirien kudeaketa eta, tranferentzien arloan, premiazkoak ez diren transferentzien zerbitzua (SEPA).
0 komisio-kontuari dagokionez, kontu honek ez dauka mantentze-komisiorik, administrazio-komisiorik ezta helbideratzeko izapidetzagatiko komisiorik. Bestalde, ordainagirien kudeaketa alorrean, 10 zentimoko (+ BEZ) kudeaketa-komisioa dauka eta itzulketengatikoa 50 zentimokoa (+ BEZ). Amaitzeko, transferentzia zerbitzuan, premiazkoak ez diren kasuetan, banku elektronikoaren bitartez egindako jarduerak salbuetsita daude.

