Zure erakundeak badu berariazko konpromisorik prestakuntza teknikoetan edo akreditazio profesionaletan emakumeen parte hartzea bultzatzeko? Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) informazio-kapsula berri bat argitaratu dugu, euskal kirola osatzen duten erakundeetako emakumeen partaidetza sustatzeko prestakuntza teknikoetan.

Honela, gako edo gomendio desberdinak aurkezten dizkizuegu:

  1. Aztertu matrikulak edo izena emateko kuotak ekonomikoki laguntzeko aukera.
  2. Gorde emakumeentzako kupo bat, batez ere izena emateko eskaera handia aurreikusten bada.
  3. Zabaldu espresuki prestakuntza horiei buruzko informazioa zuen datu baseko emakumeei, haiei zuzendutako mezu espezifikoekin.
  4. Prestakuntza horiek interesatu dakizkiekeen emakumeekin harreman pertsonala izateak eragin positiboa izan ohi du. Deitu, hitz egin haiekin, eta animatu parte hartzera.
  5. Izena eman duren emakumeen kopuruz ez bada espero zena, hitz egin prestakuntza horien hartzaile izan zitezkeen emakume batzuekin, eta galdetu zein diren izena ez emateko arrazoiak. Haien ekarpenak lagungarriak izango dira hurrengo deialdiari begira.

Emakume horien ikusgarritasunak hainbat formatu izan ditzake: elkarrizketa bat, haien ibilbideari edo egungo egoerari buruzko artikulu bat, argazki bat eta izenburu bat, haietako batzuen arteko elkarrizketa bat, sari edo aitorpen bat…

Gogoan izan kirolaren esparruan emakumeak ikusarazteak bi helburu dituela: aitortza egitea eta erreferenteak sortzea.