16. INFORMAZIO-KAPSULA

Federazioko langileeak kudeatzeko politika.

Helburua: informaziorako sarbidea kontrolatzea eta ziurtatzea, eta informazio eta konfidentzialtasun betebeharrak betetzea.

Betebehar hori betetzeko, bi zeregin garrantzitsu gogorarazten dizkizuegu:

  1. Datuetarako sarbidea duten pertsonen erregistroan txertatzea.
    • Datuetara sarbidea duten pertsona guztiak “Erakundearen Datuetarako Sarbidea duten Pertsonen Erregistroan” erregistratzea, “Datuen Babesaren Berrikuspena” excel dokumentuaren laugarren orrian.
    • Zuzendaritza Batzordea, langile teknikoak, lan kontratadunak eta boluntarioak txertatzea.
    • Zerrenda aldian-aldian berrikustea eta eguneratzea.
  2. Informazioa eta konfidentzialtasun akordioa sinatzea.
    • Langileei datuen tratamenduaren berri ematea, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera (12. art.).
      • Lan kontratuko langileak: “Lan kontratudunentzako datuen babesari buruzko informazioa” sinatzea.
      • Kontratatu gabeko teknikariak eta Zuzendaritza Batzordea: “Langileak ez diren federazioko pertsonentzako datuak babesteari buruzko informazioa” sinatzea.
    • Inplikatutako pertsonen “Konfidentzialtasun Akordioa” sinatzea, “Lege Testuen Katalogoan” eskuragarri dagoena, hirugarren atalean.