Joan den asteburuan Cartagenan (Murtzia) ospatu ziren Kadete eta Sub-21 Txapelketa Nazionaletan parte hartu zuen Euskadiko Taekwondo Federazioaren ordezkaritza zabalak emaitza onak eta bost domina lortu zituen. Maialen Marco lehiakidearen urrezko domina nabarmendu zen emakumezkoen kadeteetan (59 kilo baino gehiago).

Txapelketa ofizialak parte-hartze handia izan zuen, 600 lehiakide baino gehiago izan baitziren mutilen eta nesken artean. Maila tekniko ona erakutsi zuten, eta bertan Batzorde Tekniko Nazionalak nazioarteko hurrengo ekitaldietan (Kadete mailako Munduko Txapelketa edo 21 urtez azpiko Europako Txapelketa) deituko dituen kirolariak ikusi ahal izan ziren.

Hauek ere lortu zituzten dominak: Jon Ander Urda (brontzea kadeteetan, 49 kilo baino gutxiago); Eider Díaz (brontzea kadeteetan, 65 kilo baino gehiago); Ivan Mediavilla (brontzea sub-21, 87 kilo baino gehiago); eta Izarbe Cimadevilla (brontzea sub-21, 53 kilo baino gutxiago).