Txekiar Errepublikan Portugalen, Asturiasen, Austrian eta Frantzian lortutako podiumak errepikatu zituen

Ecce Homo Sternberkek Txekiar Errepublikan egindakoa Joseba Iraola pilotu bizkaitarraren Euskal Selekzioaren bosgarren proba izan zen. Bosgarren podiuma jarraian izan zen, Portugalen (Rampa da Falperrako), Asturiasen (Fitoko igoera), Austrian (Rechberg) eta Frantzian (Saint Jean du Gard- Col Saint Pierre) lortutakoen ondoren. Balmasedakoak bere klasean nabarmentzen jarraitzen du automobilismoko mendi lasterketen Europako Txapelketan. Oraingoan, Petr Trnka aurkari nagusiaren etxean, ibilbide eder batean.

“Asteburu frenetikoa izan da. Entrenamenduetatik indartsu hasi nintzen eta hirugarren postua eskuratu dugu, hasieratik helburua zena. Azken lasterketan bigarren scratch-ak egin ditugu, erritmo azkarrarekin. Aho-zapore onarekin goaz. Horrek sendotu egiten gaitu, onenen artean borroka gaitezkeela. Oso pozik gaude P3 bosgarren podiuma jarraian lortzeagatik. Beti bezala, hamarreko gure taldea txanda bakoitzean hobekuntzak egiten eta azkenekoan igoera honen historiako hirugarren denborarik onena lortzen. Orain Italian pentsatzen dugu” -Coppa Paolino Teodori- (ekainaren 16tik 18ra Ascolin).

Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Euskadiko Automobilismo Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, automobilismo talde hau babesten dute.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad